Ekaina
● 2011-06-01
Kanadako Leonard Cohen kantautoreak Letren Asturiasko Printzea Saria jaso du.
● 2011-06-01
Mungiako Olalde aretoa datorren ikasturterako (2011ko urritik 2012ko ekainera) programazioa ireki du. Informazio gehiago: www.pserrano.com
● 2011-06-01
Hainbat musikari eta konpositorek SGAErako hauteskundeetarako hautagai-zerrenda alternatiboa sustatu dute: DOM (De Otra Manera). Bozketak ekainaren 30ean izango dira. Informazio gehiago: www.deotramanera.es
Maiatza
● 2011-05-20
Maiatzaren 19an KARIBU FESTA ospatu zen Bilbon, Garik babestutako anaitasun festa. Ekitaldi honek, Kongoko Lubumbashi herriko Picha Kultur Zentrorako soinu ekipo bat lortzea zuen xedea. Ruper Ordorika, We Are Standard, El Menton de Fogarty, Francis (Dr. Deseo), Kutxi (Marea), El Drogas (Barricada), Eñaut (Ken Zazpi), Zea Mays, The Cherry Boppers, The Walk on Proyect, Gari, Jon Maia eta Yogurinha Borova & Las Fellini izan ziren kontzertuaren protagonistak.
● 2011-05-19
Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiak, Musikenek, ez du oraindik barne gatazka konpondu. Zuzendari akademikoaren eta kudeatzaile ekonomikoaren kargu uzteak ez dira aski izan irakasleriarentzat eta enpresa komitearentzat. Rodriguez Suso koordinatzailearen kargu uztea exijitzen dute.
● 2011-05-18
Joan den maiatzaren 18an Musikaren Sarien 15. edizioa burutu zen. Sarituen artean, hiru euskal artista ditugu: Bide Ertzean, euskarazko abesti onenari saria “Don Inorrez” abestiarengatik; Delorean, elektronikako abesti onenari saria “Stay Close” abestiarengatik; eta Kepa Junkera musika tradizionaleko disko onenari saria, “Herria” lanarengatik. Rafa sañudok egindako Fito y los Fitipaldis-en “Tarde o temprano” bideoa ere saritua izan zen.
● 2011-05-17
Heldu den maiatzaren 31n Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea bukatuko da. Informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock
● 2011-05-16
Nuevos Medios diskoetxeko sortzaile Mario Pachecori omenaldia egin zioten joan den maiatzaren 15ean Madrilen “Universidad 2011” ekitaldien barruan. 2010eko azaroaren 26an hil zen Mario Pacheco. Igandeko omenaldian, Pachecoren ibilbide profesionalarekin zerikusia izan duten hainbat artistek parte hartu zuten, besteak beste: Pepe Habichuela, Raimundo Amador, Antonio Carmona, Aurora, Jose El Frances, Jose Soto "Sorderita", Josemi Carmona eta Teo Cardalda musikariek eta baita miresle batzuek ere, hala nola Los Planetas taldeko J-k eta Javier Limonek.
● 2011-05-16
Granadan jardun musikalak bizi izan dituen azken bidegabekeriei – taberna zigilatuak, musika jardunaren gelditzea, el Secadero lokaleko jabeari ezarritako espetxe zigorra...– erantzuteko, hiriko musikari, sustatzaile, aretotako jabe, sektoreko langile eta zaletuek GRANADA EN OFF plataforma jarri dute martxan, zuzeneko musikak Granadako ezaugarrietako bat izaten jarrai dezan.
GRANADA EN OFF plataformak manifestu bat argitaratu du musikarekin (modu batean edo bestean) lotutako pertsona guztiek sinatu dezaten. Pubetan egiten ohi diren ekitaldi kulturalak ezin daitezkeela delitutzat hartu diote testuan eta lokalen zein musikaren zilegitasuna defendatzen dute, Granadako ondare kultural gisa eta hiriko eta bere hiritarren aberastasun iturri bezala.
Informazio gehiago: www.granadaenoff.com
● 2011-05-14
Joan den maiatzaren 14an, Oñatiko 12 taldek “Lapurrek ez dute rokanrola isilduko” jaialdian parte hartu zuten. Otsailean Show Business talde oñatiarrak lapurreta jasan zuen eta sortutako kalteei aurre egiteko kontzertu hau antolatu zuten taldeek beraiek.
● 2011-05-13
Musika Independentearen Sariketaren epai-mahaiak, aurkeztutako proposamen guztien artean bozka popularrera pasako diren hautagaiak aukeratuko ditu. Informazio guztia www.premiosdelamusicaindependiente.com helbidean aurki dezakezue.
● 2011-05-12
Kolaborazio ezak markatutako urte batzuen ondoren, Primavera Sound jaialdiak eta Conselleria de Culturak, kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute ICIC-en bitartez, jaialdiaren esparru profesionala indartzea bilatzen duena: PrimaveraPro, alegia. Akordio honi esker, 480.000 euroko inbertsioa eginen da, datozen hiru urtetan banatuko dena. Iaztik jaialdiak hartzen dituen jarduera profesionalak sustatzeko erabiliko da diru hori. Jaialdiaren inguruko informazio gehiago: www.primaverasound.com
● 2011-05-10
Duela urte batzuk Arean taldea desegin ondoren, Borja Estankona abeslariak bere bakarkako ibilbideari hasiera eman dio "Estankona" diskoarekin. Informazio gehiago: www.baga-biga.com
● 2011-05-10
Eupreleko ordezkaritza batek PrimaveraPro deritzonean parte hartuko du euskal musikagintzaren beste eragile batzuekin batera. Informazio gehiago: www.primaverasound.com eta www.euskadikosoinuak.com
Martxoa
● 2011-03-21
Sergio Dalmak hilabete barru Arriagan jotzekoa duen kontzerturako sarrera guztiak agortu ditu.
● 2011-03-21
Martin Stephenson-ek Lili Ster ordezkatuko du apirilaren 3an Bilboko Gran Vía aretoan Musiketan zikloaren barruan.
● 2011-03-11
Gazteako maketa lehiaketaren 2011ko edizioaren finala Mungiako Olalde aretotik emitituko da heldu den martxoaren 18an.
● 2011-03-11
Heldu den maiatzaren 7an Iruñeko Baluarte auditorioan Ken Zazpi taldeak egingo duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada. Sarreren prezioa 18 eurokoa da.
● 2011-03-11
“Unio de Musics de Catalunya” elkarteak manifestu bat argitaratu eta manifestaziora deitu du datorren martxoaren 21erako Bartzelonan, Kultura arloan Kataluniako gobernuak egin asmo duen murrizketa salatzeko.
● 2011-03-07
Joan den astelehenean, martxoak 7, Donostia Kulturak atari digital berria aurkeztu zuen, hiriko mugimendu kulturala batzeko xedearekin.
● 2011-03-07
Ken Zazpi taldea euskarazko kanturik onenaren kategorian nominatua dago MUSIKAREN SARIEN 15. edizioan “Itsasoa gara” abestiarengatik.
● 2011-03-07
Ken Zazpik “Ortzemugak Begietan Bira”, Ingalaterra eta Irlandara eramango du apirilaren 19, 21, 22 eta 23an. Bizkaiko taldeak Dublin, Belfast, Derry eta Liverpoolen joko du.
● 2011-03-04
Berri Txarrak taldearen “Folklore” kantua Independent Music Awards sariketan nominatua izan da Punk Kanturik Onenaren kategorian.
● 2011-03-01
Baga Biga Musika Ideiak Vendetta taldearen bigarren diskoa argitaratu zuen martxoaren 1ean: “Puro infierno”. Taldeak lan honen aurkezpenari ekin dio jada de El Perrako/Patagon Music-en eskutik. Bira honen barruan Alemania eta Suitza bisitatuko ditu talde nafarrak apirilean (ikusi agenda).
Otsaila
● 2011-02-25
Casablanca, Tanger eta Rabat hiriak bisitatu ditu Korrontzi taldeak Marokon barrena otsailaren erdi aldera egindako biran.
● 2011-02-25
Joan den otsailaren 14an, Syntorama enpresak bere artistetako hiru aurkeztu zituen Madrilen "Ellas Crean" zikloaren barruan: Clara Montes, Sidsel Endressen eta Sinikken Langeland.
● 2011-02-25
Martxoaren 8an salgai jarriko da La Fuga taldearen disko berria: "Raices". Aurkezpen birari ere ekingo diotela iragarri dute.
● 2011-02-18
Txalupa Concerts-en eskutik, datorren otsailaren 26an Freedon Call taldeak joko du Larratxoko Kultur etxean (Donostia). Sabatonek eta Nightmarek berriz, Barakaldoko Rockstarren joko dute heldu den martxoaren 6an.
● 2011-02-17
Disko ekoizleek berriki hildako Mario Pacheco omendu nahi izan dute Musika Independentearen Sarietako ohorezko galardoari bere izena paratuz: “Mario Pacheco Saria”, hain zuzen ere. Disko ekoizle independenteek ematen dute sari hau eta Espainiako sektore idenpendentearen garapena lagundu duten pertsonak edo lanak saritzea du helburu.
● 2011-02-17
Joan den otsailaren 17an HARROBIA ESKENA, Euskadiko arte eszenikoen lehen berrikuntza zentroa, aurkeztu zuten Otxarkoagako eliza zaharrean, zeina goitik behera zaharberritu duten. Apirilean abiatuko da zentroaren jarduna ESKENA, Euskadiko empresa eszenikoen elkartearen eskutik. Aurkezpen ekitaldira kultura arloko hainbat ordezkari joan ziren, tartean EUPREL elkartea.
● 2011-02-16
EUPRELek urteko batzar arrunta 2011ko otsailaren 23an egingo du Durangon.
● 2011-02-15
Dagoeneko zabaldu dute Espainian mywayticket.es atari berria. Atari hau espezializatuta dago zaletuen arteko aisia eta kirol arloko ikuskizunen sarreren elkar trukaketan.
● 2011-02-15
Audience-k Amerikanuak soinu bandarako sorturiko konposaketak zuzenean aurkeztuko ditu, AUDIENCE plays AMERIKANUAK emanaldian, 2010ean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudietan oinarrituta.
● 2011-02-11
“ORTZEMUGAK BEGIETAN TOUR”-a abiatu zenetik sarrerak agortzen jarraitzen du KEN ZAZPI taldeak.
● 2011-02-09
Oreka Tx, Kukai eta Amaren alabak-en ikuskizun berria – “HOSTOAK”– Kursaaleko auditorioan estreinatuko da datorren otsailaren 19an.
● 2011-02-08
Vendetta taldeak Bonberenean grabatu du “Alerta” kantuaren bideoklipa, martxoaren 1ean argia ikusiko duen disko berriaren lehen singlea.