euprel

EUPREL. Euskal Promotoeen Elkartea
Asociación de promotores musicales vascos

2010ko Proiektuak

"MUSIKA HIZPIDE, MUSIKA LANBIDE" 2010, HITZALDIAK

Hainbat hitzaldik osatu dute aurtengo "Musika hizpide, musika lanbide", sektoreari musika industriaren jarduerari loturiko hiru alderditan sakondu eta informazio zehatza eskainiz. Hiru gai horiek asko aldatu dira azken urte hauetan eta oso garrantzitsuak dira gaur egunean.

Mintzaldiak Donostian izan ziren, 2016an Kulturaren Europako hiriburu izateko hautagaietako bat den hirian, Koldo Mitxelena Kulturunean, azaroaren 8an eta 15ean.

Azaroaren 8ko hitzaldiak

  • Marka komertzialak mende berriko mezenas kulturalen zereginean
    Hizlaria: Enrique Calbuig - Music 2Day-ren zuzendaria
  • Gizalegezko bankuak, proiektuen finantziazioa eta hedapena parte hartze eta gardentasunetik
    Hizlaria: Vicente Caballero, Euskal Autonomia Erkidegoko CAN-eko gizarte gaietarako zuzendaria

Azaroaren 15eko hitzaldiak

  • Euskal musika industriaren lan arazoak
    Hizlaria: Xabier Durango -  ELAko arlo kulturalaren arduraduna
  • Fiskalitatea euskal musika industrian
    Hizlaria: Iñigo Sevilla -  Biscay Consulting-eko aholkulari fiskala

I. EUPREL Saria

Urtarrilaren 18an, EUPREL elkarteak I. EUPREL saria eman du. Zuzeneko musika sustatzen duten Euskal Herriko hainbat enpresa biltzen dituen elkarte honek sorturiko sari honen bidez, Euskal Herriko musika industria garatzen eta bultzatzen eginiko lana jendaurrean aitortu eta eskertu nahi du EUPRELek.

Oraingo honetan Eugenio Gandiagak jaso du saria, Getxo Kultur Etxearen zuzendari ohiak, hain zuzen ere. Urterourtero emango dugun sari honen bitartez jarduera profesional eredugarriak nabarmendu nahi ditugu, eta EUPREL sariak kultur industriaren alor garrantzitsuan itzal handia izatea lortzea dugu helburu.

Sari ematea Urgoiti Jauregian egin den bazkarian izan da, eta instituzioen ordezkariak, kultur programatzaileak, musika kazetariak eta Euskal Herriko kultur arloko hainbat lagun gonbidatu dugu ekitaldi horretara.

IKUSKIZUNEN PRODUKZIORAKO SOFTWAREA EGITEKO 2. FASEA

Iaz proiektu honen 1. fasea egin ondoren, orain behar diren egokitzapenak ari gara egiten eta enpresetan instalatzen. Aurten softwarea egiteko 2. faseari ekin diogu eta aurreko fasean landu ez ziren arloei heldu diegu (hizkuntza, fakturazioa,...). Urte amaierarako 2. fasea bukaturik egongo dela uste dugu. 

EUPREL

Contacto: 696462411-jabiertxo@euprel.com

Laguntzaileak:  Eusko Jaurlaritza Euskadiko Soinuak Kulturaz hazi